XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bolunba Balabako biztanleak kaleetan zehar dantzan eta kantuan zebiltzan, poz busti hark mozkortuta.

Printzesaren sakrifizioak eragina izan zuen, jainkoek, errukituta, euria bidali baitzieten.

Eta ura ikusirik, ahaztu egin ziren ordura arteko sufrimenduez.

Jauregiak basamortua zirudien, ez zebilen inor.

Printzesak inor ohartu gabe igaro zuen patio nagusia; bere gelara joan zen zuzen-zuzenean.

Ez zuen ulertzen zer jazo zen.

Leihoa ireki zuen, pozak zoratzen zegoen jende multzoari begiratzeko; guztiak enparantza nagusian euripean dantzan zebiltzan.

Alabaina, beste zerbaitek oraindik gehiago harritu zuen: bere leihoaren aurrean zuhaitz erraldoi bat zegoen eta gelatik gertuen zegoen adarrean luma koloretsudun txori bat ikusi zuen; txori hura, esmeralda koloreko bere buztan luze eta guzti, Selmari begira zegoen, ez zituen begiak bere gainetik kentzen.

Eta kantuan hasi zitzaion.